Hizkuntzak
Euskal Leinuak: abizenak, genealogia eta heraldika Prokulturako irakaslea
Euskal leinuen sustraiak eta horiekin batera doazen armarriak aztertzeko tailer teoriko-praktikoa.
Programa
Egungo gizartea ulertzeko ezinbestekoa da antzina ezagutzea. Eta horretarako, genealogia eta heraldika, Historiaren ordezko zientziak, garrantzizko oinarriak dira. Beti sorpresak ematen dituzte antzinako aroek, batez ere talde edota pertsonak bilatzen direnean. Tailer honen helburua da ikaslea XVI. eta XX. mendeen artean idatzitako iturriekin eta dokumentuekin ohitzea, dokumentazioa bilatzen laguntzea eta orientatzea, zuhaitz genealogikoak sortzea, familiartekoenak aztertzea eta abar. Horretarako, sakramentu-liburuen, notariotzen eta artxibategi publikoen bitartez familia arteko harremanetan sakontzeko behar diren materialak eta tresnak emango dira, baita euskal orubeen heraldikaren garapena ere.
Helburuak
• Ikaslearen irudimen- eta diziplina-gaitasuna garatzea.
• Herritarrek parte hartzeko guneak sortzea.
• Tailer partehartzaile bat garatzea.
• Herritarren kultura-kezkak asetzea.
• Hiritarren kultur kezkak asetzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Apunteak hartzeko materiala.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Encuadernación Prokulturako irakaslea
urriak 15 - maiatzak 13
Lugaritz K.E.
