Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Humanitatea eta zientzia

2026 urr 14 - 2027 mai 26

Asteazkena

19:00 - 21:00

Okendo K.E.

265 €

Euskara

Artea eta historia Erdi Aroan

Ikastaroaren izenburu osoa: Artea eta historia Erdi Aroan (Erromanikoa eta Gotikoa).

Erromanikoaren eta gotikoaren artearen kultura ezagutzea eta ezaugarri nagusiak identifikatzeko ikastaroa. XII-XVI. mendeen artean Europan sortutako historia eta mugimendu artistikoak ulertzeko gako historikoak eta kulturalak.

Programa

• Arte global berria. Europa Erromanikoa (XI-XIV)
• Arte berrirako kontzeptuak eta sinbologia kristaua. Kosmos erromanikoaren ikuspegia ulertzeko modu berri bat.
• Erromanikoa Europan (arkitektura, eskultura, pintura eta miniaturak/ kodex): Frantzia, Italia, Espainia,Nafarroa eta Euskal Herria, beste herrialde batzuk.
• Europa Gotikoa (XII-XVI)
• Arte berriaren eta artistaren gizarte-kontsiderazioa
• Gotikoa: frantsesa, alemana (Germaniako Erromatar Inperio Santua), flamenkoa, ingelesa, italiarra.
• Penintsulako gotikoa: Espainia eta Portugal. Euskal gotikoa.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materiala. Ikasturtean zehar, ikusten ari denari buruzko fotokopiak emango zaizkie eta, gainera, bideoen estekak edota ikastaroaren inguruko beste kontu batzuk email bidez bidaliko zaizkie. 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...