Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

2024 apirilak 12 • 19:30

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

10 €

Hizkuntza: euskara

Txuma Murugarren

Txuma Murugarren (ahotsa eta gitarra), Rafa Aceves (pianoa), Natxo Beltrán (bateria), Miguel Ramírez (baxua)

Txuma Murugarrenek ez du aurkezpen handien beharrik dagoeneko, bere ibilbideari 90ko hamarkadan eman zion hasiera Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezala eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Oraingoan, grabaketa batean gauzatu du Nick Cave-ekiko maitasuna. Australiarraren hitzak kontu handiz, xehetasun zoragarriz eta magia izpirik galdu gabe euskarara ekarri ditu. Bertan, aspalditik hainbat grabaketa edota zuzenekotan konfiantza osoko lagun izan dituen musikariak bilakarazi ditu bere Bad Seeds partikularrak. Haien tonu irmo eta kutsu zinematografikoa maisuki harrapatuz eta dotorezia ezin handiagoz jantzitako bertsio zintzo, adeitsu eta era berean guztiz pertsonal eta bihotz ukigarriak eskaini dizkigute.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...