Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

+ 55 Donostiako adinekoei zuzendutako programa da eta parte hartzearen eta aisiaren arloan haien nahiak eta beharrak asebetetzen edota bideratzen saiatzen da.

Zer da eta zer eskaintzen du?

  • Bizitzako aro horri aurre egiteko arreta eta aholkularitza.
  • Batez ere 55 urtetik gorako partaideez osatutako elkarteei arreta, aholkularitza eta laguntza ematea.
  • Jarduera programa zabala eta jarduera horiek proposatzeko eta elkarrekin kudeatzeko aukera.
  • Zine Forum + 55: hilean behin + 55 programaren barruan pelikula bat proiektatuko da eta, ondoren, eztabaida bat izango da bertaratutakoen artean. Hilabete bakoitzeko astearte batean, 17: 30ean.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera: 16:00 - 18:00

Egutegia eta ordutegia Lugaritz Kultur Etxearen arabera moldatuko dira.

Ikusi ordutegi guztiak