Web mapa
Hizkuntzak

Lugaritz

Kultur Etxea

Interior de la biblioteca de Lugaritz, estanterías.
Interior de la biblioteca de Lugaritz, estanterías.

Ipuinaren ordua

Jarduera honetan parte hartzen dutenek ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dute.

Hori guztia euskaraz, giro goxoan.

Ilustración Liburu Baby Kluba

  • 3 - 5 urte arteko haurrentzat.
  • Saio bakoitzak 30 minutu inguru irauten du.
  • Ostiraletan 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).

Informazio gehiago

Astelehen bat, liburu bat (literatur solasaldia)

Kultur etxeko liburutegiak hilero irakurgaien zerrenda bat proposatzen du, literatur solasaldietan lantzeko.

Helburua, literaturarekiko interesa sustatzea (nobela, saiakera, poesia...) da.

  • Maite González Esnalek gidatutako saioak.
  • 15-99 urteko pertsonei zuzendua.
  • Hileko hirugarren astelehenetan, 17:00etan.

Informazio gehiago

Donostia bertsotan

Bertsolari talde baten emanaldia Imanol Larzabal aretoan.

  • Azaroko azken ostiralean.

Plus 55 zine foruma

+ 55 programaren barruan film bat proiektatu ohi da, eta, ondoren, hari buruzko eztabaida.

  • Hileko astearte batetan, 17:30ean.

Etxekolanda

Kultur etxeko lorategiko baratzera eskola bisitak egiteko programa, ikasleen ingurumen prestakuntza sustatzeko.