Hizkuntzak
Jabier Muguruza Lagun batek esan dit
Mikel Azpiroz (Rhodes pianoa), Jean Marie Ecay (gitarra elektrikoa), Fernando Neira (baxu elektrikoa), Karlos Arancegui (bateria), Leire Cano (irakurketa)
Jabier Muguruzak kantautore gisa egindako ibilbide musikal luzean, 32 kantu ageri zaizkigu Iñaki Irazuren hitzekin konposaturikoak. Ez da ohikoa, inondik inora, musikari batek poeta baten hainbeste poema musikatu izana. Zerbait indartsua eta sakona adierazten du horrek, dudarik gabe.
Orain, Jabierrek kantu guzti horien artean aukeraketa bat egin du eta, batasun kontzeptual bat emate aldera, punta-puntako musikariekin grabatu. Horren emaitza da Lagun batek esan dit disko hau, eta horixe da orain zuzenean entzuteko parada izango duzuna.
Gipuzkoan emango den kontzertu bakarra.