Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

2024 maiatzak 3 • 21:30

Intxaurrondo K.E.

17 € / 14 €

Hizkuntza: euskara
240 minutu

Kerobia taldea

Oharra

Sarrerak www.doka.eus webgunean soilik izango dira salgai.

Kerobia

Xabi Bandini (ahotsa eta gitarra), Carlos Colina (teklak), Alberto Isaba (baxua), Lur Larraza (gitarra) eta Eneko Requetibarre (bateria).

Kerobia taldeak Gora bizitza (eta esploraziorako beste zenbait aurrebaldintza) singlearekin hasitako birari ekingo dio berriro. 2024ko emanaldi hauek Hilak albumaren bigarren zatian kokatzen dira. Kerobiaren show berriak bere abesti elektrikoenak kantu akustikoekin nahasten dituen proposamen bat egiten du, non publikoaren parte-hartzea ikuskizunaren ezinbesteko parte izango den.

Taldeak emanaldietan bere musika jendeari are gehiago hurbildu nahi die, zuzenean eta artifiziorik gabe. Bira berri hau helburu bakar batekin planteatu dute: jendeak bere musika hurbiletik sentitzea, beraiekin abestea eta etxera joatea kontzertu batean parte hartu dutenaren sentsazioarekin.

Bi Zaldi

Beñat Antxustegi (gitarra eta ahotsa), Gartxot Unsain (ahotsa) eta Eneko Sierra (saxoa eta ahotsa).

Bi Zaldi taldea 2014 urtean sortu zuten Beñat Antxustegi Goikoetxetak (Barakaldo, 1989) eta Gartxot Unsain Letonak (Donostia, 1987), Zaldibian. Hasiera batean mundu mailako hit-ak euskaratzeari ekin bazioten ere, 2016az geroztik euren kantak sortu eta grabatzen hasi ziren.

Urte berean, 2016an, Eneko Sierra Lataillade (Donostia, 1982) saxofoi-jotzailea batu zitzaien zuzenekoetarako, eta orduz geroztik, hirukote ofizial bihurtu dira. Azkenik, 2020an Alberto Lizarralde Lekuona batu zen (Donostia, 1956) diskoaren soinu produkzio lanak egiteaz gain, belaunaldi arteko transferentzia kulturala egitera.

Esan daiteke Bi Zaldi proiektua lagun arteko bizimodu bat dela, musika jotzeaz gain, kafe eta txokolatearen bueltan elkartzen den taldea, musikaz ikasiz, mundua konpontzeko gogoa duena, ordubetez bada ere. Bi Zaldi hitz batez definitu beharko balitz, naturaltasuna izango litzateke.

 

Antolatzailea

Doka

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...