Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
7. Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 7. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
2023-2024 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen 2023-2024 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (bereziki, irailaren 4tik 6ra). Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
2023ko udazkeneko literatur solasaldiak hasteko prest
Irailaren 11n abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Beti ere aditu baten gidaritzapean, normalean hilean behin, hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan, baita auzoetako beste leku batzuetan ere. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.
-
Poesia Orduak irailaren 4an Victoria Eugenia Cluben
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi saio zeuden programatuak, baina bakarra egingo da: hilaren 4an, Etxe bat (Yolanda Arrieta Malaxetxebarria eta Peru Galbete), Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Gonbidapenak irailaren 1eko goizeko 11:30etik aurrera eskuragai izango dira webgune honetan, baita Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere.
-
Literaktum Topaketak: Olga Tokarczuk irailaren 29an Okendo Kultur Etxean
Olga Tokarczuk, Poloniako egungo idazle ospetsuenetako bat eta 2018ko Literaturako Nobel sariduna, izango da 2023ko bigarren Literaktum Topaketak programako protagonista. Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da, irailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da. Danele Sarriugartek gidatuko du ekitaldia.