Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Zilarrezko Euskadi Sariak jasoko dituzte Ana Malagonek eta Delphine de Viganek
Azaroaren 9an, goizeko 10:00etan, Donostiako Zubieta liburudendan, Zilarrezko Euskadi sarien banaketa egingo da. Bertan izango dira idazle sarituak, Ana Malagon Zaldua eta Delphine de Vigan; Adolfo López,Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko presidentea; Jon Insausti, Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkaria; María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari nagusia.
-
Samira Negrouche eta Juana Salabert "Emakume idazleen mundu bat" topaketetan
Azaroaren 2an eta 3an San Telmo Museoan egingo dira Emakume Idazleen Mundu bat, 34. Nazioarteko Literatura Topaketak. Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Samira Negrouche eta Juana Salabert egileek hartuko dute parte. Canal Europarekin batera antolatu du Donostia Kulturak.
-
Liburutegien Egunean joera berriak aztergai
Urriaren 24an Liburutegien Eguna dela eta, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarlanean Joera berriak liburutegietan izeneko jardunaldia antolatu dute Victoria Eugenia Cluben.
-
Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako DK poesia lehiaketaren 6. edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da: 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.
-
2022ko udazkeneko literatur solasaldien programa hastera doa
Irailean 12an abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Hilero hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan. Xedea irakurketa proposamenak egin eta ondoren partekatzea da. Liburu horiek maileguan eska daitezke Donostiako liburutegietan, eta zenbait kasutan liburuak eLiburutegia plataformatik deskargatzeko aukera egon daiteke.