Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Julen Apellaren «Postal bat desertuan» poemarioaren aurkezpena
Donostia Kultura VI. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, maiatzak 24, Julen Apella Santamariaren Postal bat desertuan.
-
Julen Apellak irabazi du VI. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Julen Apella Santamaria (Berriz, 1998) da, Postal bat desertuan obragatik.
-
'Morlans denboran zehar' liburua aurkeztu du Claudio Artesano Garicanok
Claudio Artesano Garicanok idatzitako eta Donostia Kulturak argitaratutako Morlans denboran zehar / Morlans a través del tiempo liburua aurkeztu da gaur eguerdian.
-
Hermenaute argitaletxeak Asterako liburu bat kaleratuko du zinemako kanibalismoari buruz
Hermenautek liburu bat editatuko du Asterako, Antonio José Navarrok idatzia eta zinemako kanibalismoari eskainia; 2022ko Astearen programazioan jasoko den gaia, alegia.
-
Izaskun Igoa Jaimerenaren "Hotza bazkatzen" poemarioaren aurkezpena
Donostia Kultura V. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Izaskun Igoa Jaimerenaren Hotza bazkatzen.
