Hizkuntzak
"Mikel Laboa...izan liteke konstelazio, izan gabe izar..." erakusketa zabalik Okendo Kultur Etxean
Literaktum jaialdiak, Ni ez naiz Mikel Laboa komikian oinarritutako erakusketa jasoko du Okendo Kultur Etxean azaroaren 15etik urtarrilaren 27ra arte.
Literaktum hitzen jaialdiak, euskal abeslari eta musikagileak euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du erakusketa honekin, bere heriotzaren 15.urteurrena betetzen dela eta.
Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren Ni ez naiz Mikel Laboaren komikiko testuetatik eta Joseba Larratxe “Josevisky”ren marrazkietatik jaiotako erakusketa honek, donostiarraren bizitzaren zenbait atal azaltzen ditu. Liburuan bezala, ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra.
Hiru artistek, Donostia Kulturak antolatzen duen Literaktum hitzen jaialdian parte hartuko dute azaroaren 22an. Okendo Kultur Etxean bertan, Harkaitzek, Unaiek eta Josebak Ni komiki bat naiz! Mikel Laboa iruditan deituriko euskarazko solasaldia eskainiko dute. Benetako pertsonaia bat iruditara eramatearen abantailak eta zailtasunak izango dituzte irizpide komikiko esperientzia hizpide hartuta.
Abenduaren 12an, Joseba Larratxe ilustratzaileak hitzaldi bat eskainiko du non bere zirriborroetatik lanak argitaratzera egiten duen prozesuaren berri emango duen. Gainera, Mikel Laboa...izan liteke konstelazio, izan gabe izar... erakusketan prozesu horretan erabilitako materiala ikusteko aukera izango da. Aurten Euskadi saria 2023 jaso du hain zuzen ere Ni ez naiz Mikel Laboa komikiarengatik.