Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Martxoaren 20tik 27ra Poesialdia, Donostiako Poesia Astea
Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra izango dugu Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Ernest Lluch Kultur Etxean. Sei egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu ditugu Euskal Herriko (Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko) zein kanpoko poetekin (Carlos Marzal, Manuel Vilas eta Mircea Cărtărescu). Albistearen azken paragrafoan adierazi dugu nola lortu gonbidapenak.
-
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa eskuragarri dago
Donostia Kulturaren 2022ko memoria osoa, eskuragarri dago jada. Urtarrilean balantzea aurkeztu zen eta oraingoan memoria osoa.
-
Donostia Kulturak 2022ko memoriaren balantzea aurkeztu du
Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2022ko memoriaren balantzea. Publikoaren erantzunak Donostia Kulturaren jarduera pandemia aurreko agertokira itzuli du, bai kopuruetan (leihatila, ikastaro, jaialdiak), baita asmoetan ere.
-
2022ko Antzerkigintza Berriak programako laborategiak amaitu dira
2022ko Antzerkigintza Berriak programako deialdia bere azken fasean sartu da abenduaren 13an eta 14an Donostian egindako laborategiak amaitu ondoren.
-
2022ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneetako ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra bitartean.