Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
V. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketak baditu irabazleak
222 ilustrazio aurkeztu dira V. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketara, eta 9 lan irabazleak aukeratu dira, baita aipamen berezi bat ere.
-
Literaktum 2025: literaturaz beteriko asteburua
Aurtengo edizioko lehen egunak igarota, asteburuari begira ere jardueraz beteta dator Literaktum jaialdia.
-
'Niaren oihartzunak' da 2025eko Literaktum jaialdiaren leloa
Literaktum letren jaialdiak azaroaren 10tik 23ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, ohi denez, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da.
-
'Emakume idazleen mundu bat': Noemí Trujillo San Telmon
Azaroaren 5ean egingo da San Telmo Museoan Emakume Idazleen Mundu bat, 37. Nazioarteko Literatura Topaketa. Donostia Kulturak antolatu eta Luisa Etxenikek koordinatzen duen zikloan Noemí Trujillo egileak hartuko du parte. Azaroaren 6an aurreikusita zegoen Gabriela Wiener idazlearen saioa, baina arrazoi pertsonalengatik bertan behera gelditu da bisita.
-
Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren liburua Katalina Erausori buruzkoa
Donostia Kulturak Catalina de Erauso: Pasioa eta loria - Pasión y gloria liburua aurkeztu du gaur goizean prentsaurrean. Testuak Álvaro Bermejo idazle donostiarrak idatzi ditu eta argazkiak Joseba Urretabizkaiarenak dira. Edizio elebiduna da, euskaraz eta gazteleraz, eta Xibarit argitaletxeak kaleratu du. Donostia Kulturaren babesa du.
