Hizkuntzak
Zinemaren jatorria (II). Trikimailu ezinezkoa Harrobideo
Larrotxene Bideoren eskutik, Harrobideo ikus-entzunezko sormen programa abiatu zen pasa den ikasturtean, zinemagintza, modu ludiko, esperimental eta kolektiboan lantzeko helburuarekin. 8–12 urteko haurrei zuzendua, Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik.
Bigarren saio honetan, Stop trick teknika ezagutuko dugu, ezinezko egoerak eta eraldaketak sortzeko: pertsona bat beste pertsona batean bihurtzea, objektu bat magiaz desagertzea, norbait horma batetik zehar igarotzea… Kamerarekin esperimentatuko dugu, ezinezkoa dirudiena posible egiten ikasteko.
Oharra: Doakoa, izen-ematea urriaren 22ko 16:00etatik aurrera egin ahal izango da webgunean (saio honen fitxan automatikoki azalduko den matrikulatzeko botoiaren bidez). Jarduera horiek guztiek prestakuntza-ibilbide osoa osatzen dute, baina saio independente gisa ere funtziona dezakete, jarraitutasun-konpromisorik gabe. Saio honetan parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da onartzea Donostia Kulturaren adingabeen irudiak eta irudi-grabaketak erabiltzeko baimenaren agirian jasotakoa.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Besterik
Oinarrizko sukaldaritza Prokulturako irakaslea
urriak 13 - otsailak 2
Artzak Ortzeok elkartea
-
Antzerkia eta dantza
80 hamarkadako dantzak Prokulturako irakaslea
urriak 13 - maiatzak 25
Intxaurrondo K.E.
-
Arte plastikoak eta eskulanak
Akuarela Prokulturako irakaslea
urriak 13 - maiatzak 25
Intxaurrondo K.E.
