Hizkuntzak
Laborategia
Kultura digitalarekin eta teknologia berriekin zerikusia duen ideia edo egitasmoren bat baduzu, hau da zure espazioa: online eduki eta kontakizunen sorkuntza, Adimen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Animazioa edo Bideo-jokoa, dira, besteak beste, lantzen ditugun gaiak.
Horretarako, bi lan ildo jorratzen ditugu. Alde batetik, sorkuntza-talde irekiak, non Learning By Doing metodologian oinarrituta, egitasmoak garatzen ditugn ikasturtean zehar. Parte hartzaileek euren ezagutzak partekatuz eta taldean ikasiz burutzen dira beraz egitasmo hauek.
Nola kontatu istorioak tresna berritzaileen bidez? Nola zabal ditzakegu kontakizun tradizionalak Internetekin lotutako teknologia horien bidez? Galdera hauek dira gure laborategiaren oinarri.
Bestalde, egitasmo egoiliarrak ditugu. Egoitzek ikasturte bateko iraupena dute eta helburu bikoitza dute:
- Formatu mailan, egitasmoaren prototipazioa burutzea, hau da, ikasturte amaieran lehen formatua materialki sortua egotea.
- Ekintzailetza mailan, egitasmoaren finantziazio zein monetizazio estrategiak definitzea. Proiektu profesional bilakatzen laguntzea beraz.
Horiek aurrera emateko, honako zerbitzuak eskaintzen zaizkie egitasmoei:
- Ikuspuntu teknikotik, laborategiko materiala erabiltzeko aukera, espazioan bilerak egiteko aukera, edizio gela erabiltzeko aukera, eta ahal den heinean ikus-entzunezko materiala erabiltzeko aukera.
- Kontakizunaren ikuspuntutik, mentoretza eta script doctor saioak.
- Ekintzailetza mailan, enpresa zein ekoizpen planak eraikitzeko mentoretza saioak.