Hizkuntzak
Aholkularitza eta alokairua
Larrotxene Bideok eskaintzen dituen zerbitzuen artean ikus-entzunezko proiektuen aholkularitza dago.

Aholkularitza
Bideo-proiektuak garatzeko interesa duten pertsonei orientazioa ematea da helburua, bai gidoien analisian, bai aurreprodukzio-prozesuaren edozein fasetan: plangintza, castinga, kokapenak, story boardak egitea, finantzaketa bilatzea, etab.
Ekipoen alokairua
Larrotxene Bideon ikus-entzunezko piezak grabatzeko materiala alokatzeko zerbitzua eskaintzen dute.
- Bideoa grabatzeko materiala.
- Soinua erregistratzeko materiala.
- Argiztapen-materiala.
- Ikus-entzunezko osagarriak eta euskarriak.
Gainera, zentroan edizio-gela bat dute erabiltzaileen eskura audioaren eta bideoaren muntaia eta postprodukzioa egiteko.
Materialaren alokairua eskatzeko prozedura
- Ikus-entzunezko proiektua azaltzen duen txostena aurkeztea.
- Behin onartuta, kontratu batidatziko da, eta kontratu horren bi ale sinatu beharko dira. Horretarako, ikus-entzunezko produkzioaren arduradunaren datuak eskatuko dira.
- 300 €-ko fidantza gordailutu beharko da, eta materiala baldintza onetan entregatzean itzuliko da.
Alokairu zerbitzuaren eskaera eta materialaren bidalketa helbide elektroniko honetan egin daiteke.