Web mapa
Hizkuntzak

Larrotxene Kultur Etxea ikus-entzunezkoen arloan espezializatuta dago. Larrotxene Bideo izenpean ikus-entzunezko arteen inguruko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

 Larrotxene Bideo
Larrotxene Bideo

Larrotxene Bideoren jarduera bost adarretan banatzen da: ikastaroak, material lagapena, edizio gela, aholkularitza eta erakusketa.

Ikastaroak

Ikus-entzunezko sorkuntzaren alderdi guztien inguruan formakuntza eskaintzen dugu. Teoria eta praktika tartekatuz, gure irakasleak jardunean dauden profesional nabarmenak dira.

Material lagapena

Ikus-entzunezko egitasmoren bat esku artean dutenentzat, beharrezkoa den tresneria guztia eskaintzen dugu: soinua, argiztapena, kamerak eta irudi mugimendurako makinaria ezberdina.

Edizio gela

Irudi zein soinu postprodukziorako behar den oinarrizko ekipamendua eskaintzen dugu, 5 +1 soinudun areto intsonorizatu batean. Estudioko soinu grabaketak egiteko ekipamendua ere eskaintzen dugu.

Aholkularitza

Ikus-entzunezko egitasmoa buruan dutenentzat baina aurrera nola eman ez dakienentzat, laguntza ere eskaintzen dugu, ondorengo esparruetan: filmaketen plangintzan, gidoien zuzenketetan, castingean eta postprodukzioan.

Erakusketa

Ikastaroetan egindako lanak nazioko eta nazioarteko jaialdietan banatzen ditugu. Gainera, Bideoaldian, ikasturtean zehar egindako filmen aukeraketa bat proiektatzen da. Zinemaldiaren programazioaren barruan, urtero emanaldi bat ere eskaintzen dugu.

Pertsona bat argazki kamera prestatzen Larrotxene Bideon

 

Ordenagailuak eta mahaiak dituen gela