Hizkuntzak
Albisteak
-
2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2025-2026 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 603 ikastaro (567 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 8an 16:00etan hasiko da, irailaren 18ra arte, eta gaztelaniazkoena, irailaren 22tik urriaren 5era. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.
-
2024-2025 ikasturtea: matrikula zabalik urtarrilaren 31 arte
Ikasturteko bigarren lauhilabeteari begira, kultur etxeek matrikula zabalik dute urtarrilaren 31 arte oraindik plazak dituzten ikastaroetan. Interesdunek webgunearen bitartez eta kultur etxeetan dute matrikula egiteko aukera.
-
Eneko Muruzabal 'Planetagatik' egitasmoarekin, Oihua! ekimenaren hirugarren edizioaren irabazlea
Eneko Muruzabalek irabazi du Oihua! sorkuntza ekimenaren hirugarren edizioa Planetagatik film laburraren proiektuarekin.
