Hizkuntzak
Albisteak
-
2026-2027: irailaren 7tik aurrera, 620 ikastaro baino gehiagotan matrikulazioa
Donostia Kulturak 2026-2027 ikasturterako 623 ikastaro (591 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) eskainiko ditu. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 7an 16:00etan hasiko da, eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 27ra. Webgunean eta kultur etxetan eman ahalko da izena.
-
Imanol Olalderen 'Antxumeak' irabazle Larrotxene Bideoren 4. Oihua! ekimenean
Imanol Olaldek irabazi du Oihua! sorkuntza ekimenaren laugarren edizioa Antxumeak film laburraren proiektuarekin eta 2026ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean proiektatuko da. Ekoizpenerako 10.000 euro bitarteko laguntza izango du, besteak beste.
-
Harrobideo, 8-12 urtekoentzako ikus-entzunezko laborategia
Larrotxene Bideoren eskutik, 8-12 urte bitartekoei zuzendutako Harrobideo Laborategia jarriko da martxan urtarrilean. Larrotxene Kultur Etxean egingo da, hilean bi larunbatetan, saio bakoitza 2 ordukoa izanik. Lehenengo saioa urtarrilaren 17an izango da: Zer da zinema? (I). Gure zinemagile-begirada.
-
4. Oihua! film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Oihua! lehiaketak jarraitzen du jatorrizko helburuari eutsiz: euskarazko beldurrezko eta fantasiazko film laburren sorkuntza sendotzea. Larrotxene Bideoren egitasmoak Euskara Zerbitzuaren babesa du, eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari da. Film laburra 2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. astean estreinatuko da.
-
Larrotxene Bideo eta ESCAC: zinean eta ikus-entzunezkoetan laneratzeko ikastaroak
Donostia Kulturak eta Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya (ESCAC) erakundeak hitzarmen bat sinatu dute, ikus-entzunezkoen sektorean lanbide gaitasunak eskuratzeko hiru ikastaro eskaintzeko. Larrotxene Kultur Etxean (Larrotxene Bideo) egingo dira, 2025eko urria eta 2026ko urtarrila bitartean.
