Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
2023-2024 ikasturteko ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen 2023-2024 ikasturteko ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau irailaren 7an sartuko da indarrean. Bitartean, udako ordutegia dugu martxan; erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (bereziki, irailaren 4tik 6ra). Bukatzeko, aintzat hartu eskoletako opor garaian (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk izan daitezkeela.
-
"Antzerkia Kalean" azken txanpan sartuko da irailean
Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, Antzerkia Kalean 2023 programa prestatu zuen udarari begira. Abuztuan etena egin ondoren, auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak izango ditugu irailaren 6tik aurrera.
-
Donostiako erraldoiak San Telmo Museoan abuztuaren 20tik 30era
Itzurun konpartsako erraldoiak eta Altzoko Handia elkartuko dituen “Ibilbide erraldoia” egiteko aukera izango da museoan egun horietan.
-
Fresk-Uda Intxaurrondora itzuliko da
Fresk – Uda egitasmoak aurtengoan ere tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko dizkie liburutegiko patioan Intxaurrondoko udal igerilekua erabiltzen duten haurrei. Uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean luzatuko da, goizeko 11:30etatik 13:00etara, astearte eta ostegunetan (abuztuaren 12tik 19ra izan ezik, Aste Nagusia delako). 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.
-
2023ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da indarrean, biak barne. Erreparatu ere matrikulazio ordutegiei (irailak 4-6).