Web mapa
Hizkuntzak

Donostia Kulturak salgai jarriko du bihar, abuztuak 11, urriko programazioa. Guztira, 13 ikuskizun dira: 5 kontzertu, zirku bat, 3 antzezlan eta haurrentzako 4 ikuskizun.

Udazkeneko aurrerapeneko bannerra

Federico Albanese, SexMob, Arima Soul, Metal Norte Festival eta Mozart VS Brahms zikloko kontzertuak; Nuye zirkua; Familia Sarekada/Redada Familiar, Hondamendia eta Réquiem por un campesino español antzezlanak eta haurrentzako lau ikuskizunak osatzen dute urriko programazioa.

Gogoratu uztailean Victoria Eugeniako beste hainbat ikuskizun iragarri zirela.

Sarrerak bihar, abuztuak 11, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.