Web mapa
Hizkuntzak

Victoria Eugenia Antzokiak salgai jarriko du bihar, uztailak 12, udazkeneko programazioaren aurrerapen bat. Guztira, 11 ikuskizun dira: 7 kontzertu, opera bat eta 3 antzezlan.

Udazkeneko aurrerapeneko bannerra

James Rhodes, Guitarricadelafuente, Dorian, Eliades Ochoa, Sílvia Pérez Cruz eta Ismael Serranoren kontzertuak, The Messiah oratorioak, Dido & Aeneas operak eta Silencio, Un hombre de paso y Ladies Football Club antzezlanek osatzen dute udazkeneko egitarauaren aurrerapen hau.

Sarrerak bihar, uztailak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.