Web mapa
Hizkuntzak

Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, San Telmo Museoak Gabonetan haurrentzako eta familientzako jarduera eta ikuskizun programa berezia eskainiko du.

Gabonetako haurrentzako jarduerak.
Gabonetako haurrentzako jarduerak.

Gabonak San Telmon programak 4 tailer eskainiko ditu. Jarduera hauek, sormena bereziki landuko dutenek, martxan dagoen Baginen Bagara aldi baterako erakusketa izango dute abiapuntu. Izan ere, bere ardatz eta gaiek tailerretan egingo den lanerako inspirazio eta oinarri gisa balioko dute. Izena emateko epea zabalik dago.

Halaber, Gabonak San Telmon programaren barruan, familientzako bi ikuskizun programatu dira, Donostiako Udaleko Gazteria Sailak antolatuta. Sarrerak, dohainik izango direnak, museoko leihatilan banatuko dira emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago.

Programa: Navidades en San Telmon

Kontsultatu hemen museoko haur eta familientzako jardueren agenda osoa.