Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Udazkeneko programazioa uztailaren 30etik aurrera salgai
Asteazkenean, uztailak 30, jarriko du Donostia Kulturak salgai udazkeneko arte eszenikoetako programazioa.
-
2025eko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 23tik irailaren 7ra izango da indarrean, biak barne.
-
Haurrentzako jarduerak liburutegietan udan
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Donostiako Udal Liburutegiek haurrentzako eskaintza zabala eskainiko dute irakurketa eta liburuen inguruan: magia ikuskizuna, azalaztapen ikastaroa, Urgullen kontu-kontari, Fresk-Uda eta Liburu Baby Kluba, besteak beste.
-
Fresk-Uda, literatura eta aisia Intxaurrondo, Altza eta Loiolan
Intxaurrondo, Tomasene eta Loiola kultur etxeetako liburutegiek haur eta familientzako jarduera bereziak prestatu dituzte udan. Tomasenen eta Loiolan, uztailean. Intxaurrondon, uztaila eta abuztuan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.
-
2025eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia apirilaren 14tik 27ra bitartean. 2024-2025 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.
