Hizkuntzak
50 urte kimika zabaltzen: hitzaldi zikloa Ernest Lluchen
Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Materialen Fisika Zentroak (MFZ) eta Donostia Kulturak 10 saioko solasaldi-zikloa antolatu dute. Saioak 2025ean zehar egingo dira, hilean behin, Ernest Lluch Kultur Etxean; lehena urtarrilaren 14an izango da, 19:00etan, Pedro. M. Echenique ren eskutik.
Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideak Fakultatean ikertzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch Kultur Etxean publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Esan bezala, hilabetean behin izango dira eta Materialen Fisika Zentroko komunikazio arduradun den Idoia Mugika arituko da aurkezle lanetan. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira.
Hizlarien artean profil askotariko Fakultateko kideak izango dira; hala nola, Euskadi Ikerkuntza saridunak, proiekzio handiko ikertzaile gazteak eta zientziaren zabalkuntzan adituak.
Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan webgunean ere entzun ahalko dira.
Hitzaldi sorta
- Urtarrilak 14. Pedro M. Echenique: Ciencia. Belleza. Futuro
- Otsailak 11. Jose M. Asua: Polímeros y desarrollo sostenible
- Martxoak 11. Daniel Reta: ¿Todo eso con electrones?
- Apirilak 8. Ana Beloqui eta Lide Arana: Bizidunen mundua: Bioteknologiaren aurrerapenak / Seres vivos: avances en biotecnología
- Maiatzak 13. Sara Barja: Explorando la materia átomo a átomo
- Ekainak 10. Jesus M. Ugalde: Ideien kimika. Unibertso kimikoaren azken muga
- Irailak 23. Gabriel Perli: Polímeros para un desarrollo sostenible
- Urriak 14. Ane Bordagaray eta Jon M. Matxain: Koloreen kimika
- Azaroak 18. José Ángel Martín-Gago: El vacío: la entelequia filosófica que ha cambiado nuestra forma de vivir. Qué sabemos de... zikloa
- Azaroak 25. Zoraida Freixa: La química de los metales
- Abenduak 2. Ester Verde Sesto: Materiales poliméricos inteligentes. Qué sabemos de... zikloa
- Abenduak 9. Antonio Chica Lara: Catálisis para un futuro energético sostenible y libre de emisiones. Qué sabemos de... zikloa
- Abenduak 16. Fernando P. Cossío Mora: Fármacos de nueva generación
