Hizkuntzak
Albisteak
-
Abesbatzen Astea urriaren 27tik 30era
Bost emanaldi izango dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan. Indonesia, Alemania, Letonia eta Italiako koruak izango ditugu Donostian. Kontzertu guztiak debaldekoak izango dira.
-
Juan Gabriel Vásquez, Irati Jimenez eta Yasmina Reza Literaktum jaialdian
Azaroaren 9etik 22ra egingo da aurtengoo Literaktum jaialdia. Bitxia: aniztasuna eta ahots isilak izango da aurtengo edizioaren gai-ildo nagusia. Donostia Kulturak jaialdian parte hartuko duten zenbait idazleen izenak aurreratu nahi ditu: Juan Gabriel Vásquez, Irati Jimenez eta Yasmina Reza. Gabriel Aresti Mug(H)arri pieza eszenikoa taularatuko dela ere jakinarazi nahi da.
-
VI. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa
VI. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte). Epea urriaren 26tik azaroaren 10era egongo da zabalik.
-
Ikastaroak 2026-2027: matrikulazio epea luzatu da urriaren 4ra arte
Donostia Kulturako 2026-2027 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.
-
'Emakume zientzialarien argitan' zikloa udazkenean
Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio egingo dira udazkenean: urriaren 6an (Miren Berasategi Zeberio), azaroaren 3an (Garbiñe Elizegi Nabarte) eta abenduaren 1ean (Estitxu Villamor Lomas). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
