Hizkuntzak
Zerotik bost mila metrora Juantxu Abasolo
ira 11 - urr 30 2026 • Larunbat, zubi eta jaiegunetan itxita
Oharra
Areto zaharra
Juantxu Abasoloren Zerotik bost mila metrora erakusketak hogeita hamabost argazki jasotzen ditu.
Horietatik hamabi irudi Artikutzako basoan sortzen dira, non zuhaitzek forma harrigarri eta misteriotsuak erakusten dituzten, irudimenarekin jolastu eta haien adar eta enborren artean pareidoliak aurkitzera gonbidatuz.
Beste hogeita hirurak hurbileko eta urruneko paisaiak dira, itsas mailatik hasi eta ia bost mila metroko igoeraraino. Egunsentiak, ilunabarrak eta gau izartsuak, Esne Bidea denboran geldituta eta bi hemisferioetan eta nire lana inspiratu duten munduko beste txoko batzuetan eginak: Picos de Europa, Fuerteventura, Bolivia, Atacama, Portugal, Patagonia, Kantabria, Pasaia, eta abar.
Jarduera osagarriak
Irailaren 25ean irekiera ofiziala izango da 18:30ean. Argazkilaria bertan izango da.
Urriaren 22an, 18:30ean, bisita gidatua. Juantxu Abasolok argazkiak nola egiten dituen azalduko du.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Goya beltza, Motherwell beltza Laurogei hondamen eta amildegi bat
Luzatua
mai 16 - urr 13
Erakusketak
-
Eta, hala ere, marrazkiak egiten dituzte! Haurren marrazkiak Gerra Zibilean
ira 10 - urr 25
Erakusketak
