Web mapa
Hizkuntzak
Erakusketak Erakusketak

ira 9 - abe 9 2026

Aiete K.E.

Oihana Egañaren obra bat

Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. 2026ko udazkenean Oihana Egaña da hautatutakoa.

Donostian jaioa 1973an, Magisteritza eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen. Irudiari txikitatik eman zion garrantzia eta horren isla dira ilustrazioari lotuta egin dituen lan anitzak.

Autodidakta da eta hainbat tailerretan parte hartu du, bere teknika eta adierazpen artistikoa garatzeko helburuarekin. Besteak beste, Galtzagorri elkarteak antolatutako MarraziOak (2022ko edizioa) eta BikoTeka (2023ko edizioa) tailerretan aritu da. Azken horretan sortu zuen Sheila Salamancarekin batera bere lehenengo lana Eta orain? (Sheila Salamanca eta Oihana Egaña, 2024: Berriozar, Denonartean).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...