Web mapa
Hizkuntzak

Munduari begira jarri eta bidaiarien esperientziak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du Intxaurrondoko Ibiltariaren 32. Asteak maiatzaren 4tik 7ra. Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatuta, lau ekitaldi eta erakusketa bat izango dira Intxaurrondo Kultur Etxean. Lehenengo jarduera Felix Etxeberriaren omenezkoa izango da, duela gutxi hildako astearen bultzatzaile nagusia. 19:00etan hasita, sarrera librea izango dute guztiek, edukiera bete arte.

Peruko argazki bat, Mikel Bringasek egindakoa
Mikel Bringas

Egitaraua

Maiatzaren 4an, lagunek eta familiak Felix Etxeberria, bizitza bidai ekitaldia prestatuko dute. Felix Etxeberria, Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen sortzailea eta hogeita hamar urte baino gehiagoz bere sustatzailea izan dena, duela aste batzuk hil zen.

Maiatzaren 5ean, Mikel Bringasen txanda izango da: ¿La mejor ruta del mundo? Alee Denham zikloturismo guruak dio Perun dagoela munduko zikloturismo-ibilbiderik onena. Hara joan zen 2024an Bringas. Eta maitemindu zen, hurrengo urtean errepikatzeko adina. 

Maiatzaren 6an, Ivan Santamaria izango da Intxaurrondon: Latitude galduetan. Ofizioz kazetaria da, eta afizioz argazkilaria. Argazkilaritza gehiena Araba eta Nafarroa artean egiten badu ere, azken urteotan latitude polarretan argazkiak egiteko aukera eta pribilegioa izan du Ivanek. Izen bereko erakusketa (Latitude galduetan) maiatzaren 4tik ekainaren 19ra arte egongo da ikusgai kultur etxean.

Maiatzaren 7an, Raquel Garcíak itxiko du lau eguneko zikloa: El mundo a través de sus historias. Antropologia medikoko doktoretza hasi zuenean, COVID-19aren pandemia kultura eta testuinguru sozial desberdinetan nola bizi izan zen ulertzeko helburuz hainbat herrialde bisitatu zituen.