Hizkuntzak
Latitude galduetan Ivan Santamaria
Iragandako ekitaldia
Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXII. Astearen baitan, Latitude galduetan erakusketa Ivan Santamariak urruneko paisaietan egindako argazkien bilduma da.
Autoreak honakoa dio argazkien esanahia deskribatzeko: "Txikitan mundua ikasteko erabiltzen genituen atlasetako bazterretan zeuden, azken orrialdeetan. Latitude urrunak dira. Geografia arautuan galduak. Mapetan irudimenari irekitako espazio ia hutsak. Gure ohiko bizitzatik oraindik orain aldenduta dauden basamortu izoztuak. Zonalde polarrak, artikoak eta antartikoak, isolatuak eta bakartiak. Naturaren boterea miresteko paisaia amaiezinak, non bizitza, baldintza gordinetan ere, aurrera ateratzen eta loratzen ere badakien".
Antolatzailea
Haizalde Elkartea, Donostia Kultura
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...
-
Goya beltza, Motherwell beltza Laurogei hondamen eta amildegi bat
Luzatua
mai 16 - urr 13
Erakusketak
-
Eta, hala ere, marrazkiak egiten dituzte! Haurren marrazkiak Gerra Zibilean
ira 10 - urr 25
Erakusketak
