Web mapa
Hizkuntzak
+ Kultura + Kultura Ibiltariaren astea

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: euskara

Felix Etxeberria zaldi gainean

Felix Etxeberriaren familiaren eta lagunen ekitaldia (Felix Etxeberria, bizitza bidaiIntxaurrondoko Ibiltariaren XXXII. Astearen baitan.

Felix Etxeberria, Intxaurrondoko Ibiltariaren Astearen sortzailea eta hogeita hamar urte baino gehiagoz bere sustatzailea izan dena, duela aste batzuk hil zen. Honela aurkezten dute ekitaldia:

"Irakaslea ogibidez, gogotsu jardun zen bai gelako lanetan eta baita alor sindikalean, ekintzaile saiatua izan zen auzoko jardueretan eta bidaiatzea maite zuen. Erraz egin dezakegu analogia bere bizitza eta bidaiatzeari buruz zuen ikuspegiaren artean. Batean zein bestean aurkituko ditugu: bilatzea, entzutea, ikastea, harremanak sortzea, elkartasuna eta nolabait laguntzea. Bere bizitzako bidaiaren zati bat berarekin partekatzeko zortea izan dugunok beti gogoratuko dugu pertsona alai, konprometitu eta interes anitzeko norbait bezala. Bere ideiak proiektu zehatz bihurtzeko gaitasuna zuen eta gainera ez zuen falta konpromiso eta irmotasunik. Berarekin bidaiatu eta bizi izan ziren batzuek hainbat oroitzapen eta eta gertakari partekatuko dituzte, hain arrasto sakona utzi digun pertsona elkarrekin gogoratu eta hobeto ezagutu dezagun".

Antolatzailea

Haizalde Elkartea, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...