Hizkuntzak
El mundo a través de sus historias Raquel García
Raquel García Plazaren eskutik El mundo a través de sus historias: viajar desde lo humano hitzaldia Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXII. Astearen baitan.
Honelaxe aurkezten du hizlariak:
"2019an, nire bidaiatzeko moduan mugarri izan zen esperientzia bat bizi izan nuen. Txikitatik, nire gurasoei esker mundua ezagutzeko zortea izan dudan arren —haiek ireki baitzizkidaten beste kultura eta bizimodu batzuetarako ateak—, urte hartan Perura bidaiatu nuen Medikuntzako 5. mailako ikasle gisa, suhiltzaileekin batera larrialdi medikoetan laguntzeko. Esperientzia hark nire bokazio sanitarioa sendotu ez ezik, nire baitan kezka sakonago bat piztu zuen: jendeak osasuna, gaixotasuna eta zaintza nola bizi dituen ulertzea, nireaz bestelako testuinguru kulturaletan. Mundua begiratzeko modu berri baten hasiera izan zen.
Karrera amaitu ondoren, antropologia medikoko doktoretza hasi nuen, COVID-19aren pandemia kultura eta testuinguru sozial desberdinetan nola bizi izan zen ulertzeko helburuarekin. Ikerketa horren barruan, 40 egunez bidaiatu nuen Afrikako hegoaldean —Namibia, Botswana, Hegoafrika eta Mozambike—, hiri eta landa eremuetako pertsonak elkarrizketatuz. Ondoren, hiru hilabete eta erdi eman nituen Estatu Batuetan, landa-lanarekin jarraituz, eta handik Kubara joan nintzen hamar egunez. Bestalde, beste hiru hilabete eta erdi Suedian egon nintzen, Suediaren eta Danimarkaren arteko pandemiaren kudeaketako desberdintasunak aztertzen. Guztira, 200 pertsona inguru elkarrizketatu nituen, oso anitzak diren istorioak, ikuspegiak eta esperientziak jasoz. Ibilbide horrek guztiak nire bidaiatzeko modua eraldatu zuen".
Antolatzailea
Haizalde Elkartea, Donostia Kultura
