Hizkuntzak
¿La mejor ruta del mundo? Mikel Bringas
Mikel Bringasen eskutik ¿La mejor ruta del mundo? hitzaldia Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXII. Astearen baitan.
Mikel Bringasi (Intxaurrondo, 1969) haurtzarotik gustatu zaio kirola eta bide beretik jarraitu zuen bere heziketa akademikoan eta karrera profesionalean, baina pixkanaka-pixkanaka bizikletaz egindako bidaiek bere arreta bereganatu zuten. Bere ibilbideek mota guztietako helmugetara eraman dute bost kontinenteetan zehar, baina urteekin gero eta gehiago liluratu dute naturguneek. Bizitza aktibo batek pertsonei ematen dizkien onuren defendatzaile sutsua, bizikleta da bidaietan zein eguneroko mugikortasunean bere aliatu fidela.
Alee Denham zikloturismo guruak dio Perun dagoela munduko zikloturismo-ibilbiderik onena. Hara joan zen 2024an. Eta maitemindu zen, hurrengo urtean errepikatzeko adina. Hitzaldi honetara gerturatzen den orok maitemintzen hurrengoa izateko arriskua izango du.
Antolatzailea
Haizalde Elkartea, Donostia Kultura
