Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Okendok eta Aietek Stéphane Levalloisen “Goya – Hellboy” erakusketa hartuko dute
Donostiako Fantasizko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Goya – Hellboy: Munstroen ikonografia Stéphane Levallois-en eskutik erakusketa aurkezten du. Afundación – Obra Social ABANCAren erakusketa honen komisarioa Asier Mensuro da, eta bi egoitzatan banatuta egongo da ikusgaia: Okendo Kultur Etxean eta Aiete Kultur Etxean, irailaren 19tik azaroaren 3ra bitartean.
-
2024-2025: irailaren 2tik aurrera 562 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2024-2025 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 562 ikastaro (534 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Aurten matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroena irailaren 2tik 12ra eta gaztelaniazkoena, irailaren 16tik 29ra. Hiriko edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin ahalko da.
-
2024ko udako ordutegiak Donostia Kulturaren guneetan
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hau ekainaren 24tik irailaren 15era izango da indarrean, biak barne. Adi! Kultur etxe eta liburutegien kasuan, udako ordutegia ekainaren 24tik irailaren 4ra arte egongo da indarrean.
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XV. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
2.562 ikusle 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdian
Donostiako kultur etxeek 33. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.562 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 2tik 19ra.