Web mapa
Hizkuntzak

Maiatzaren 2an, Zinema eta Biktimologia I. zikloari hasiera emango zaio Intxaurrondo Kultur Etxean, Biktimologiaren Euskal Elkartearen eta Donostia Kulturaren eskutik. Maiatzean zehar, lau film proiektatuko dira hizlariek eta publikoak egungo gaiei buruz hausnartzeko: emakumeen aurkako indarkeria, justizia errestauratiboa, sexu-indarkeria eta biktimizazio judiziala.

Nombre de mujer filma

Giza jokabideari buruz hausnartzeko eta Biktimologia gizartera hurbiltzeko helburuarekin elkartu dituzte Zinema eta Biktimologia. Ziklo honetan Biktimologian espezializatutako akademiko, ikertzaile eta profesionalek aurkeztutako lau film proiektatuko dira. Ekitaldi guztiak 19:00etan izango dira gonbidapenarekin.

Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira www.donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan 11:30etatik aurrera. Baita Intxaurrondo Kultur Etxeko lehiatilan ere ekitaldia baino ordubete lehenago. Gehienez, lau gonbidapen jaso ahal izango dira pertsonako. Programa honakoa izango da:

  • Maiatzak 2, osteguna:18:30ean, Zinema eta Biktimologia Zikloaren irekiera ekitaldia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijanak, Enrique Echeburúa Psikologia Klinikoko katedradun emerituak (UPV/EHU), eta Gemma Varona, Biktimologiaren Euskal Erakundeko (UPV/EHU) zuzendariak aurkeztu eta irekiko dute zikloa. Jarraian, Bajo terapia (Gerardo Herrero, 2023) filmaren proiekzioa. Hizlaria: Izaskun Orbegozo.

  • Maiatzak 9, osteguna: El encuentro (Alan Gilsenan, 2018). Hizlaria: Gemma Varona.
  • Maiatzak 16, osteguna: Nombre de mujer (Marco Tulio Giordana, 2018). Hizlaria: Javier Gómez Zapiain.
  • Maiatzak 23, osteguna: Acusados (Jonathan Kaplan, 1988). Hizlaria: Grego Mendiguren.