Hizkuntzak
Acusados The Accused, 1988
Oharra
Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, egunean bertan 11:30etatik aurrera. Baita Intxaurrondo Kultur Etxeko lehiatilan ere, ekitaldia baino ordubete lehenago. Gehienez, lau gonbidapen pertsonako.
Zuzendaria: Jonathan Kaplan. AEB.
Acusados filmaren proiekzioa eta, ondoren, biktimizazio judiziala gaia duen solasaldia Gregoria Mendiguren psikologoarekin.
Sarah Tobias neska sexi gazte bat da, gau giroan taberna batean mutil batzuk ezagutzen dituena. Haiekin edan eta dantzatu ondoren, behin eta berriz erasotzen eta bortxatzen dute, tabernako jendeak algaraka animatzen dituen bitartean. Sarah-k, umiliatuta eta etsita, poliziarengana jotzen du, baina inork ez dio sinesten, bortxaketa berak eragin duela uste dute. Katherine Murphy fiskalaren laguntzaileak soilik sinetsiko du bere testigantza.
Informazio gehiago: Zinema eta biktimologia zikloaren albistea.
Antolatzailea
Euskal Biktimologia Sozietatea, Donostia Kultura