Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Zinema eta biktimologia I. zikloa

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: gaztelania
93 minutu

Bajo terapia irudi zatia

Oharra

Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, egunean bertan 11:30etatik aurrera. Baita Intxaurrondo Kultur Etxeko lehiatilan ere ekitaldia baino ordubete lehenago. Gehienez, lau gonbidapen jaso ahal izango dira pertsonako.

Zuzendaria: Gerardo Herrero. Espainia.

Bajo terapia filmaren proiekzioa eta, ondoren, emakumeekiko indarkeria gaia duen solasaldia Izaskun Orbegozo ikertzailearekin.

Hiru bikote ezohiko terapia-saio batera joaten dira taldean. Psikologoak gutunazal batzuk emango dizkie, bikoteek denen artean aztertu eta landu beharko dituzten kontsignekin. Topaketa korapilatu egingo da ustekabeko mugetaraino.

Proiekzioaren aurretik, zikloaren irekiera ekitaldia 18:30ean izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidente Iñaki Subijanak, Enrique Echeburúa Psikologia Klinikoko katedradun emerituak (UPV/EHU), eta Gemma Varona, Biktimologiaren Euskal Erakundeko (UPV/EHU) zuzendariak aurkeztuta.

Informazio gehiago: Zinema eta biktimologia zikloaren albistea

Antolatzailea

Euskal Biktimologia Sozietatea, Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...