Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Literatura

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

115.00

Gaztelania

Matrikulazio epea amaitu da
Taller de escritura autobiográfica

Tailerrak kontakizun autobiografiko bat sortzea izango du helburu: narratiba mota hau idazteko moduak aztertuko dira, bat aukeratuko da, eta parte-hartzaileek beren testu autobiografikoa sortu ahal izango dute.

Ekartzeko materiala: koaderno bat eta boligrafo bat.

Ana Merino Miguel
Donostian jaio eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Merino AFAL, Arte eta Letren Aldeko Elkartearen sortzaileetako bat da, eta horren bidez, Idazketa eta irakurketa tailerrak proiektua gauzatzen du. 20 urteko ibilbidearekin, tailer hauen helburua genero narratiboaren mekanismoak praktikan jartzea eta modu kritikoan irakurtzen irakastea da.
Literatur solasaldien dinamizatzailea, Donostian Okendo Kultur Etxean eta Casares-Tomasene Kultur Etxean aurki dezakegu Ana, baita Usurbilgo Sutegi liburutegian ere.
Merino ere epaimahaikide izan da hainbat literatur lehiaketatan, zerbitzu profesionalak eskaintzen ditu editore gisa, eta gaur egun bere artikuluak unibertso digitalean irakur daitezke www.serescritor.com blogean, literatur kritikan eta liburu munduan espezializatua.
Ana Twitter-en ere aurkituko dugu, @merinoana23 erabiltzailearekin. Bertatik irakurketak proposatzen ditu eta bere jarduera programaren berri ematen du.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...