Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Humanitatea eta zientzia

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

238.00

Gaztelania

Cómo leer una obra de arte

Oharra

Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Okendo Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943 29 06 72 telefonora.

Artelan bat irakurtzeko kontzeptuak eta oinarrizko gakoak ikasteko ikastaroa. Arkitektura, eskultura edota pintura bezalako artelan bat irakurtzeko kontutan hartu beharreko elementuak zeintzuk diren ikusiko dira ikastaro honetan. Oinarrizko irakurketa-gakoak aztertuko dira: puntua, lerroa, forma, kolorea, tonalitatea, testura, tamaina, orientazioa, norabidea, konposizioa, oreka, mugimendua eta perspektiba. Gainera, artearen historian zehar ibilbide bat egingo da, Altamiraren pinturetatik hasi eta algoritmoetan oinarritutako arte garaikideraino.

Programa

Zer ikusten dugu begiratzen dugunean?
• Argazki kamera, ikusmenaren, argiaren, begiaren eta eskuaren ezaugarriak, hizkuntza bisual-idatzia, errepresentazioa, abstrakzioa.
• Irakurtzeko oinarrizko gakoak.

Mezu bisuala
• Lerro bat (sinadura baten azterketa), abstrakzioa, irudikapena, kopia, gaia.
• Zer da artelan bat? Nola egiten da artelan bat?
• Bere mugekin, materialarekin eta teknikarekin, gaiarekin eta bere hizkuntzarekin bat datorren obra bat irakurtzen dugu, eta bere une soziokulturala hartzen dugu kontuan.

Hurbiletik ikusi
• Giza begia eta begi mekanikoa. Fotografia. Pintura, eskultura, marrazketa, grabatua eta argazkigintzaren arteko desberdintasunak.
• Bidimentsionaltasuna eta tridimentsionaltasuna.
• Bai arkitektura, eskultura edota pintura arloko artelan bat ulertzeko gakoak.
• Artearen historiatik ibilbide bisuala eta ebolutiboa: Grezia, Erdi Aroa, Errenazimentua, Barrokoa, etab.
• Lan enblematikoak: Las Meninas, el Jardín de las Delicias, etab.

Artearen historiatik ibilbide tematikoa:
• Paisaia pintura
• Erretratoa
• Itsasoa pinturan
• Bodegoiak/ natura hilak
• Arkitektura garaikidetik ibilbidea
• Eskultura zinetikoa
• Pintura eta dantza

Ikasleak eraman beharreko materiala

Koadernoa eta boligrafoa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...