Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Humanitatea eta zientzia

mar. 1 - mai. 10 2024

Ostirala

17:00 - 19:00

Okendo K.E.

115.00

Gaztelania

Matrikulazio epea amaitu da
Creaciones de papel

Sorkuntza protagonista duen ikastaro honetan paperezko elementuak eraldatuko dira, bertako aldaketen bidez. Liburu aldatuak, paperezko etxeak, pertsonaia artikulatuak, collageak... Hauek guztiak aldizkariak, liburuak, mapak, planoak edo ilustrazioak mozten, forma ematen, konbinatzen eta itsasten lortuko dira. Paperezko istorioak sortzeko beste modu bat..


Aran Santamariak zeramika ikasketak egin zituen Debako Arte Eskolan eta, bere karreraren hasieran instalazioez eta eskulturaz interesatu bazen ere, laster hasi zen papera eta liburuak lantzen. Artisautza azoketan ohikoa da, eta hezkuntzan lan egiten du (batez ere adingabeekin) Euskal Herriko kultur etxeetan eta erakundeetan (Zumaia, Balan, Artium...), eta lankidetza artistikoak egin ditu, hala nola, 8 Begirada proiektua, Zilarrezko ispilua edo Sasi guztien azpitik. Bere lanak Donostiako Ekain artelan galerian, Bilboko Narata eta Magnolian eta Iruñeko Odjeteria de los días felices dendetan saltzen dira, besteak beste. Zumaian, bere obra ezagutu nahi duenarentzat zabalik du tailerra.
Esteban Peicovichen esaldi batekin definitzen du bere lana Santamariak: "Poema tximistekin egiten bada, ipuina argazkiekin eta eleberria ehuntzeko orratzekin nik autoeraikitzen dut neure burua guraizeekin eta paperezko istorioekin".

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...