Hizkuntzak
Albisteak
-
Abesbatzen Astea urriaren 29tik azaroaren 2ra
Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amarako elizetan.
-
Euskal eta espainiar zinemaren presentzia nabarmena Beldurrezko Zinemaren Astean
Urriaren 25ean, ostirala, Nacho Vigalondo zuzendari duen Daniela Forever (2024) euskal produkzioak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteari Antzoki Zaharrean, eta Pablo Hernandoren Una ballena (2024) euskal produkzioak bertan emango dio amaiera azaroaren 1ean.
-
Redondo, Mola, Shibli, Vila-Matas eta Caparrós Literaktum jaialdian
Azaroaren 11tik 24ra egingo da aurtengo Literaktum jaialdia, eta Letrak zeruertzean izango du izenburu. Jaialdian parte hartuko duten lehen idazleak ezagutarazi dira: Dolores Redondo, Carmen Mola, Adania Shibli eta Martín Caparrós.
-
IV. Literaktum Txikia Ilustrazio Lehiaketa urriaren 28tik azaroaren 12ra
IV. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte).
-
Ikastaroak 2024-2025: matrikulazio epea luzatu da urriaren 6ra arte
Donostia Kulturako 2024-2025 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.