Hizkuntzak
"Mauthausenetik haratago" erakusketa Okendo Kultur Etxean
Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Mauthausenetik haratago. Francesc Boix argazkilaria erakusketa irekita egongo da martxoaren 27tik maiatzaren 31ra Okendo Kultur Etxean.

1945eko maiatzaren 5ean, Francesc Boixen kideetako batek argazkia atera zion, kamera lepoan, erreportari gisa identifikatzen zuen besoko batekin. Justu ordu gutxi batzuk lehenago Boix deportatu zuten Mauthausengo kontzentrazio-esparru nazia askatua zuten AEBetako indarrek. Irudi horrekin finkatu zituen bere zaletasuna eta lanbidea, oso gazte zela Bartzelonan hasi eta 1951n Parisen hil zen arte mantendu zituenak.
Argazkilari gisa egindako ibilbidearen erakusgarri honekin, Francesc Boixen eta gerren bideetan ibili ziren gizon eta emakume errepublikanoen oroimen eginbeharra betetzen da: Espainiakoa (1936-1939) eta Europakoa (1939-1945). Alemaniako Hirugarren Reich-eko esklabotza eta sarraski eremu guztietan bizitza utzi eta duintasuna suntsituta ikusi zuten gizon-emakumeak eta, bizirik atera zirenen kasuan, behin betiko erbesteratzea edo diktadura frankistaren erregimenaren tratu lotsagarria jasan behar izan zuten.
Antolatzaileak: Amical de Mauthausen, Museu d'Història de Catalunya eta Donostia Kultura
Bisita komentatuak
- apirilak 9 (19:00)
- maiatzak 14 (19:00)
Biak Juan Francisco Murillok (Euskadi, Nafarroa eta Errioxako Amicalaren ordezkaria) egingo ditu (gaztelaniaz)
Inskripzioa: Okendo Kultur Etxea (943 290 672 / [email protected])
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
- Larunbatak eta zubiak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00