Hizkuntzak
XXXIII. Osasun Astea Haurrak, gazteak eta pantailak
Otsailak 13: Pantailak: XXI. mendeko txupete eta jostailu digitalak
Miren Ros
"Haurrak jaiotzen diren momentutik, pantailak dituzte inguruan. Gurasoak pantailei begira ikusten gaituzte. Gu gara haien eredu. Berebiziko garrantzia du hasieratik, gurasoek informazioa jasotzea, bere erabilera propioaren inguruan hausnarketa egitea eta erabilera osasuntsu bat egiteko erabakiak hartzea." Guzti hau landuko da hitzaldi honetan. (euskara)
Otsailak 14: Pantallas y menores: ¿Por qué nos preocupa?
Ana Bergera, Garazi Ormazabal, Josean Fernández
Problemaren hiru kontakizun, teoriatik praktikara, nahi ez diren agertokietatik bukatuta: arazoaren azalpena Ana Bergera doktorearen eskutik; kasu errealen azalpena Groseko anbulategiko pediatra baten eskutik; pantailekiko mendekotasunaren ondorioen azalpena, edo zer gertatzen den garaiz konpontzen ez denean, Josean Fernandez AERIko presidentearen eskutik. (gaztelera)
Otsailak 15: Eta zer egin dezakegu pantailen aurrean? Praktika onak
Itziar Arana, Orkatz Goenaga, Telmo Lazkano
Hainbat lekutan egin diren esperientzien berri jaso eta aztertuko dira (Tolosako Altxa Burua! eta Peñafloridako No Phone challenge, besteak beste). Groseko Haurtxoko eta Gaztelekuko ume eta gazteen iritziak ere bertan jasoko dira. Moderatzailea: Rosa Diez Urrestarazu. (euskara).
Oharra: ziklo honen barruan, otsailaren 10ean 17:00etan, haur antzerkia izango da: Hairaren Alpistegia.
Antolatzailea
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Los ataques a las mujeres políticas en las campañas Cristina Ortiz Ceberio
urtarrilak 16
Pentsamendua eta gogoeta
-
Conflicto, gobernanza y paisaje en la bahía de Pasaia Enrique de Rosa
urtarrilak 23
Pentsamendua eta gogoeta