Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

Erakusketak Erakusketak

Iragandako ekitaldia

Okendo K.E.

Hizkuntza: elebidun

Doan aretoa bete arte

Arte Liburua erakusketaren irudia

Erakusketak mota askotariko artista liburuak biltzen ditu, marrazki, margo, eskultura, poesia bisualak eta liburuaren unibertsoari dagozkion material zehatzekin batera.

Luis Barriosen hitzetan, “egungo arte liburuak, sorkuntza librea den heinean, ez du zertan liburu industrialaren ohiko mugak aintzakotzat hartu behar; alde batera utzi ahal eta behar ditu, eta beste lurralde batzuk miatzen ausartu, eduki, forma nahiz materialetan”.

arteliburu21 elkartearekin batera antolatua, elkartearen helburua liburuaren arte eta ofizioak ikertu, esperimentatu eta bultzatzea da, lehentasunez arte liburua eta azaleztapen berezia.

Bisitariek ahal duten ekintza guztietan parte har dezaten nahi du antolatuntzak. Horretarako hitzaldiak, aurkezpenak, tailerrak eta bisita gidatuak antolatu dira.

Jarduera osagarriak:

Apirilaren 24an, inaugurazioa eta bisita gidatua Luis Barrios eta Paoletta Balmelli-ren eskutik. 18:30ean, gaztelaniaz. Artista liburu bat oparituko zaio bisitari bakoitzari.

Apirilaren 25ean, beste bisita bat gidatuko dute Luis Barriosek eta Paoletta Balmellik. 18:30ean, gaztelaniaz.

Apirilaren 28an, La revolución del libro de artista. Luis Barriosen hitzaldia eta erakustaldia. 18:30, gaztelaniaz.

Maiatzaren 3an, La fascinante aventura del libro. De la arcilla al libro de artista. Luis Barriosen hitzaldia. 18:30, gaztelaniaz.

Maiatzaren 5an, Elaboración de papeles artísticos con relieves y texturas. Luis Barrios eta Paoletta Balmellik emango dute tailerra. 17:00, gaztelaniaz.

Maiatzaren 8an, Transferencia de tintas flotantes sobre papel y otros materiales. Luis Barrios eta Paoletta Balmellik emango dute tailerra. 17:00, gaztelaniaz.

Maiatzaren 9an, beste bisita bat gidatuko dute Luis Barriosek eta Paoletta Balmellik. 18:30, gaztelaniaz.

Oharra: larunbatetan erakusketa itxita egoten da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste erakusketa batzuk...