Hizkuntzak
Cómo cuidar tu cerebro Arrate Barrenetxea
Arrate Barrenetxea Garro neuropsikologo klinikoaren hitzaldia.
Gure burmuina aldatu eta zahartu egiten da bizitzan zehar. Garunean urteen poderioz zer gertatzen den eta zahartze normalaren parte diren aldaketak ezagutzera emango dira. Garun aktiboa mantentzen laguntzen duten ohiturei buruz hitz egingo da eta adinarekin ager daitezkeen aldaketa kognitiboei aurre egiteko estrategia errazak erakutsiko dira.
Hitzaldi praktiko eta hurbila, gure garuna hobeto ulertzeko eta nola zaindu jakiteko, gure gaitasunak eta autonomia mantentzeko eta zahartze osasungarriaz gozatzeko.
