Web mapa
Hizkuntzak

Okendo

Kultur Etxea

+ Kultura + Kultura Mendia eta Natura

2026 urriak 15 • 19:00

Okendo K.E.

Hizkuntza: euskara

Mattin Iñiguez mendian

Mattin Iñiguezen Red Bull X-Alps dokumentalaren proiekzioa Mendia eta Naturaren zikloaren baitan.

Mendiko lasterketak eta parapentea uztartzen dituen munduko abentura lasterketa gogorrenean, Red Bull X-Alps, parte hartu zuen Mattin Iñiguezek.

12 egunez Alpeetan barrena, oinez eta hegan, 60 km baino gehiago eta 3.000 metroko desnibel positiboa gainditu zituen egunero, parapentea bizkarrean eramanez Alpeak alderik alde zeharkatuz. Austria, Suitza, Frantzia, Italia eta Alemanian barrena 1.300 kilometroko ibilbidea burutu behar da lasterketa honetan 16 leku ikonikotan geratuz eta 3 ferrata bide eskalatuz.

Lasterketa honetan parte hartzea bere bizitzako erronka izan da, eta bere taldeak bizitako momentu ikusgarrienak eta hunkigarrienak partekatu nahi ditu.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...