Hizkuntzak
Glad Is The Day #7 lekuz aldatuko da abuztuaren 27an
Eguraldi aurreikuspen eskasak direla eta, abuztuaren 27an Cristina-Enea parkean egitekoa zen Glad Is The Day #7 Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan egingo da.
Jaialdia parkean ez antolatu arren, Donostia Kulturak zazpigarren edizioa aurrera eramango du. Merkatua, piknika eta haurrentzako ekintzak bertan behera geratu dira baina larunbateko eta igandeko musika programazioaren gehiengoa mantenduko da.
Gauzak horrela, hauxe da aurtengo egitarau egokitua:
- Glad is Aperitif: abuztuaren 26an, larunbateko iluntzeko 19:00etan, Tabakaleran: Muare eta Ines DJ.
- Glad is The Day: abuztuaren 27ko igandean, Dabadaban 17:00etatik aurrera Nakar, Las Ligas Menores, Tito Ramírez, Yxeb 3000 DJ, Gazzi DJ eta Yugen Kala DJ. Bestalde, Le Bukowski aretoan 17:30etik aurrera Euskoprincess, Kievra eta Denso, Mutiko& Tatta (DMT) eta Tao DJ.
Ateak ordu erdi lehenago zabalduko dituzte eta sarrera librea izango da aretoen edukiera bete arte.
Tamalez, leku eta denbora mugengatik, programaziotik kanpo geratu dira Sr No, Kulto Kultibo, La Ola Maldita, Suso DJ eta Alai DJ .
Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatua, Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza du jaialdiak