Web mapa
Hizkuntzak

Musikagela Donostia Kulturaren zerbitzu publikoa da, Egia Kultur Etxean eta Intxaurrondo Kultur Etxean kokatua. Tokiko eszenako musika-jarduera bultzatzea eta dinamizatzea du helburu zerbitzu honek.

Musikagela Fest 2018.
Musikagela Fest 2018.

Horretarako, musika anplifikatua jotzen duten talde eta bakarlarientzako entsegu-aretoak ditu, emanaldiak errazten ditu, materiala eskaintzen du, ikastaroak eskaintzen ditu eta aholkularitza profesionala ematen du.

Entsegu-aretoen zerbitzua Donostialdeko musika taldeentzat da, baina edonork parte har dezake gainerako zerbitzu eta ekimenetan.

Gaur egungo musiketan (rocka, popa, metala, rap, trap, elektronika, folka, egilea, etab.) edo horien arteko fusioetan kokatzen diren proposamenetara zuzentzen da.

Hiriko areto eta jaialdietan emanaldiak eskaintzeko erraztasunak ematen dizkie Musikagela komunitateko kide izan nahi duten bertako talde guztiei, nahiz eta bertako aretoetan entseatu ez.

Erresidentzia programaren bidez hazi eta garatu nahi duten proposamen berriak bultzatzen eta laguntzen ditu Musikagelak. Gainera, bertako taldeei kultur etxeetako espazioetara sartzen laguntzen die, abestiak, bideoklipak, argazki saioak... grabatzeko

Musikagela 2019, Mambo Jambo taldearen emanaldia

Musikagela 2019, Mambo Jambo taldearen emanaldia.

Weekend Ispiriten emanaldia

Weekend Ispiriten emanaldia.