Hizkuntzak
Entsegu eta grabaketa aretoak
Musikagelak hainbat jarduera garatzeko aretoak ditu. Alde batetik, entsegu aretoak eta ekipoak gordetzeko biltegi-zerbitzua eskaintzen ditu. Bestalde, grabatzeko eta nahasteko egokitutako gelak jartzen ditu musika taldeen eskura.

Entsegu aretoak
Musikagelak 13 entsegu areto (horietatik zortzi Egian eta bost Intxaurrondon) eskaintzen ditu.
Grabaketa gelak
Grabatzeko eta nahasteko egokitutako gelak daude (mailegu-zerbitzua: zuzeneko materiala eta grabazioa, biak Egian).
Zerbitzu hori erabili ahal izateko, beharrezkoa da prestakuntza-ikastaro bat egitea edo beharrezko titulazioa edo esperientzia egiaztatzea.
Era berean, kultur etxeetako beste gune batzuk erabili ahal izango dira abestiak, bideoklipak, argazki saioak... grabatzeko.
Emakume bat Egiako entsegu lokalean bateria jotzen.
Intxaurrondoko entsegu lokalean entseatzen ari den taldea.