Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
2025-2026: irailaren 8tik aurrera, 600 ikastarotan matrikulatzeko aukera
Donostia Kulturak 2025-2026 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztu du. 603 ikastaro (567 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian. Matrikulazioa bi fasetan izango da: euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 8an 16:00etan hasiko da, irailaren 18ra arte, eta gaztelaniazkoena, irailaren 22tik urriaren 5era. Webgune honetan eta edozein kultur etxetan eman ahalko da izena.
-
Glad Is The Day #9 abuztuaren 3an
Donostia Kulturak 9. Glad is the Day jaialdia antolatu du abuztuaren 3an, Dabadaba eta Le Bukowskirekin batera. Hileko lehen igandean Cristina-Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Keler garagardoaren babesa eta Kutxa Fundazioaren eta Tabakaleraren laguntza du.
